Itxi

Baipasa

Gure haria

Hegaluzetan

Tere Beloki | EITB Media

Lonjako salmentatik errezetara artekoa osatu dugu "Baipasa"n.

  • Getariako Elkano arrantzale kofradiako salmenta aretoa.

    Getariako Elkano arrantzale kofradiako salmenta aretoa.

Hegaluzearen denboraldiko lehen salmenta ikusi eta entzuteko aukera izan dugu Getariako Elkano arrantzale kofradiara goizean goiz joanda. Josu Ezenarro kofradiako idazkariak, Mariano Larrazabal maioristak eta Iñaki Urresti benteroak eman dizkigute azalpenak.

Arrandegira jo dugu ondoren , Donostiako Antigua auzoko Cantabrica arrandegira eta Jose Manuel Algortak baieztatu digu aste guztian izan dutela hegaluzea eta urtero bezala zain zegoela bezero jendea.

Urrutiagoko arrain merkatu bati ere bota nahi izan diogu bistadizoa. Tokioko Tsukiji izan da urte luzez ezagunena, baina 2018an lekuz aldatu zuten, eta gaur egun Toyosu du izena. Garbiñe Martija Noaoa bidai agentziakoak ezagutu zuen zaharra eta hara eraman gaitu bere kontaketak.

Eta amaitzeko , hegaluzearen errezeta pare bat eskatu diogu Lander Ganzo sukaldariari. AMA UR izeneko proiektua du eskuartean. Bidaietan ezagutu izan dituen lurraldeetako gastronomia lantzen eta zabaltzen du Donostian, Antigua auzoan duen estudioan eta hala eskatzen dioten beste edozein tokitan, gastronomia tailerrak eskaintzen ditu. Une honetan Japoniakoreakin ari da bete-betean. Gaur, "Baipasa"n aritu da hegaluzearen aitzakian.