Baipasa
Sukalde kontuak
Janariak eta edariak bat egin dute Enara Parraren errezetan
Garagardoarekin eginiko pizza ogia egiten erakutsi digu 'Roots and Cook' atariko eta 'Blaipasako' sukaldariak.
-
Garagardo pizza ogiarekin eginiko pizza
14:12 min
Enara Parra 'Blaipasako' sukaldariak aste honetan ere Italiara eraman gaitu sukaldea aitzakia hartuta; pizza ogia egiteko errezeta ekarri digu gaurkoan, baina ez ohiko errezeta egiten erakutsi digu: garagardoarekin eginiko pizza.
Hauek dira orea egiteko behar ditugu osagaiak:
- 550 gramo irin
- Garagardo 1, 330 mililitro (giro-tenperaturan)
- 7 gramo legami lehor edo 21 gramo legami fresko
- 8 gramo gatz
- 2 koilarakada oliba olioa