Itxi

Baipasa

KLIMA LARRIALDIA

Kalitate egokia duen eta kantitatez nahikoa den uraren eskuragarritasuna helburu

Marijo Deogracias | EItb Media

Ane Zabaleta EHUren Hidro-ingurumeneko Prozesuak ikerketa-taldeko ikerlariak uraren inguruan gure planetak eta gizartean dituen erronkez aritu zaigu.

  • Ur tanta. Irudia: Wikipedia

    Ur tanta. Irudia: Wikipedia

    15:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Gureari planeta urdina deitzen diogu azalaren hiru laurden urak estaltzen du, eta espaziotik begiratuta urdin kolorea hartzen du", gogoratu ditu Ane Zabaleta EHUren Hidro-ingurumeneko Prozesuak ikerketa-taldeko ikerlariak. Akaso, horregatik, inori kontraesana irudituko zaio uraren inguruko arazoez hitz egitea, baina "mota askotako erronkak ditugu urarekin lotutakoak; hala ere badute denek amankomunean zerbait: kalitate egokia duen eta kantitatez nahikoa den uraren eskuragarritasuna mugatzen diguten erronkak direla, bai hornidurarako, eko-sistemarako, planetaren dinamikrako eta funtzionamendurako".

Hori dena kontuan izanda, eta ura giza eskubidea dela aintzat hartuta, #klimalarrialdia ren tartean "Baipasa"ra hurbilduko da Ane Zabaleta, geologoa eta EHUren Hidro-ingurumeneko Prozesuak ikerketa-taldeko ikerlaria.