Baipasa
KLIMA LARRIALDIA
"Gasen gutxitzea lortuta ere, 2-3 hamarkada beharko lirateke airearen kalitatean igartzeko"
Marijo deogracias | EITb Media
Hala azaldu digu Ane Zabaleta geologo eta EHUko ikerlariak, COP26 goi-bileraren biharamunean.
-
COP26 goi-bileraren une bat
13:35 min
Gobernu arteko taldearen txostenaren ondotik egin da Glasgow COP26 klimaren goi-bilera. Ane Zabaleta geologoak eta EHUko ikerlariak azadu bezala, "zientzialariek dagoeneko aldaketak antzeman dituzte munduko eskualde guztietako kliman". Hori dela eta, covid-19aren krisiari aurre egiteko bezala, klima larrialdiari aurre egiteko ere, zientzialariek erakutsi dutena aintzat hartzea ezinbesteko deritzo Zabaletak.
Izan ere, "gasen gutxitzea lortuta, oso azkar antzemango litzateke airearen kalitatean, baina tenperaturak egonkortzeko beste 2 edo 3 hamarkada beharko lirateke". Horrekin lotuta, planetaren berotzea 1,5 gradutara mugatzea ezinbesteko jo du; besteak beste, "urarekin lotutako arriskuak ohikoaago izango direlako eta baita elikagaien ekoizpenari lotukoak ere". Gradu erdiko diferentzia horrek ondorioen larritzea ekarriko luke: muturreko gertakariez gainera, "intentsitate handiagokoak izango dira ondorioak", gehitu du Zabaletak.