Baipasa
KLIMA LARRIALDIA
Urte jasangarriagoa izateko aholku praktikoen bila
Marijo deogracias | eitb mEDIA
Horixe da Dawa Fernandezekin esku artean dugun konpromisoa eta hasi dugu urte berria aholku sorta praktikoarekin. Entzun eta ikasi zela izan jasangarriagoa, klima larrialdiari buruz gabiltzala.
-
Birziklatu, berrerabili, murriztu. Irudia: Wikipedia.
9:57 min



Zer dakarkigu 2022ak klima larrialdiari aurre egiteko? Dawa Fernandezek aholku praktikoen zerrenda prestatu digu; ekintza txiki askok aldaketa handiak eragin ditzaketelako.
Hori dela eta, kontsumitzen dugun horrek zer nolako aztarna ekologikoa eragin duen aintzat hartzea komeniko litzaiguke eta erosketak egiteko orduan, inoiz ez ahaztu "kalerako zero zabor kita". Beherapenei begira ere aholkua: erostera joan aurretik begiratu etxeko armairua, beti topatuko dugulako ahaztutako jantziren bat, konpontzekoren bat, edo botatzekoren bat.