Itxi

Baipasa

KLIMA LARRIALDIA

Urbaso: baso plantazio desberdina eginez erreken ura gehitzea eta hobetzeko proiektua

Marijo deogracias | EITb Media

Ane Zabaleta EHUko geologo eta ikerlariak azaldu digu Urdaibain egiten ari diren proiektuaren zergatia eta helburua. Ur-hartuneak aztertzetik hasi dira: edateko ura hartzeko 39 ur-hartune daude Urdaibain.

  • Errekan ur lagina hartzen

    Errekan ur lagina hartzen

    16:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Life URBASO proiektuaren helburua da erreketako ur kopurua gehitzea, kopuruz eta kalitatez, inguruko basoen planifikazioa zainduz. Urdaibain ari dira proiektu pilotuarekin, proiektu honetan Neikerreko, BC3-ko eta EHUko ikertzaileok. Oraingoz datu bilketari ekin diote, geroko planifikazio zehatza diseinatzeko ezinbestekoa eta horrez gainera, lur-jabeekin eta baso-jabeekin ere badago asmoa uraren babeserako izango den kudeaketa eta onuren balorizazio ekonomikoa sustatzea, alegia, zerbitzuengatiko ordainketa egitea.

Ane Zabaleta EHUko geologo eta ikerlariak kontatu digu #klimalarrialdia ren tartean, hori guztia eta gehiago.