Baipasa
KLIMA LARRIALDIA
2025erako murriztu beharko ditugu CO2 isurketak, planetaren tenperaturari eutsi nahi badiogu
Marijo deogracias | EITb Media
Aiora Zabalarekin birpasatu dugu IPCC gobernu arteko erakundearen azken txostena, klima larrialdiari erantzuteko "irtenbideei buruzko xehetasun maila" handia duen txostena.
-
Klima larrialdiaren inguruko protesta
12:33 min
Klima aldaketaren 2022ko txostenak 43 proposamen egiten ditu klima aldaketari aurre egiteko; eraginkortasunari begira egindako proposamenak, kostuak eta eraginkortasuna aintzat hartuz. Esaterako, eguzki energia eta energia eolikoak lehenesten dira, % 85 jaitsi direlako energia berriztagarrien kostuak, azkeneko 10 urteetan. izan ere, "ebidentziak dio planetaren beroketa ekiditeko behar diren inbertsioak gutxiago direla ekarriko dituzten onura ekonomikoak baino". Aiora Zabalarekin aritu gara IPCC gobernu arteko erakundearen azken txostenaz.