Baipasa
UDAKO PIKNIKA
Hiru humus otarrera
ALOÑA BERAZA PEÑA | EITB Media
Piknik batean falta ezin diren mokadu errezak eta goxoak ekarri ditu Enara Parrak. Azenario humusa, erremolatxarena eta babarrun zuriarena.
-
Azenario humusa, erremolatxarena eta babarrun zuriaren humusa
13:09 min
Humusa hiru eraratara prestatatu ditu Enara Parrak gaurko saioan: Azenario humusa, erremolatxarena, eta babarrun zuriarena. Sei pertsonentzat prestatutako errezeta da.
OSAGAIAK:
Azenario humusa:
- 200 g egositako txitxirio
- Egositako azenario txiki bat (45 g)
- Koilarakada bat tahini (sesamo pasta)
- Berakatz laurden bat
- Limoi erdiaren zukua
- Koilarakada erdi kumino hautsa
- Koilarakada erdi piperrauts
- 2 koilarakada oliba olio
- Gatza eta piperbeltza
Erremolatxa humusa:
- 200 g egositako txitxirio
- Egositako erremolatxa txiki bat (80 g)
- Koilarakada bat tahini
- Berakatz laurden bat
- Limoi erdiaren zukua
- Koilarakada erdi kumino hautsa
- 2 koilarakada oliba olio
- Gatza eta piperbeltza
Babarrun zuriekin:
- 200 g egositako babarrun zuriak
- Tipula erdi oso txiki moztuta
- Beratz erdi bat
- Koilarakada erdi kumino hautsa
- 2 koilarakada oliba olio
- Gatza eta piperbeltza
URRATSAK:
- Lehenengo, bi humusak egiteko osagai guztiak irabiagailu batean jarriko ditugu eta ondo nahastuko ditugu, nahasketa krematsu geratu arte. Ur pixka bat gehitu errazago nahasteko, pare bat koilarakada.
- Babarrun zuri humusa egiteko, lehenengo sartagian txiki batean tipula eta berakatza biguntzen jarriko ditugu olio eta gatz pixka batekin
- Su baxuan tipula karamelizatu arte, 10 bat minutuz
- Osagai guztiak irabiagailuan jarri eta nahastu. Ur pixka bat gehitu oso lodi geratzen bada
- 3 humusak ontzi txikietan gorde eta listo, piknikera eramateko prest.