Itxi

Albisteak

Zereal-eskasia

Kostu handiak eta uzta-txarra

Ukrainan askatu dituzte 26 mila tona zereal, eta baliteke, azken hilabeteetako eskasiak gainditu eta merkatua orekatzea. Albiste ona behar duena, mehatxu izan daiteke Euskal Herriko nekazarientzat.

  • Zereal soroa.

    Zereal soroa.

    7:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iaz baino hiru aldiz prezio altuagoan ordaindu du nitrogenoa Xabier Ruiz de Alegria nekazari arabarrak, Txintxetruko bizilagunak. Lehengaiak eta Asiatik ekartzen diren hainbat eta hainbat ongarriren kostuak nabarmen garestitu dira azken urtebetean, eta prezio horiek egonkortu egin dira behin Ukrainan gerra piztuta.

Uzta-bilketa, gainera, txarra izan da: Nafarroan, esaterako, %15eko galerak izan dituzte. Muturreko eguraldia jotzen dute guztiek kaltearen errudun. Euri falta, hezetasun gutxi eta atzetik etorri da bero oldea, eta horrek nabarmen kaltetu du produktua.

Ukrainan, bien bitartean, askatu dituzte zerealak. 22 milioi tona kateatuta egon dira otsailetik, eta lehen 26 mila tonako ontzia, joan den astelehenean itsasoratu zen. Bada, Ukrainako portua desblokeatuta, baliteke orain zerealen eskaintza handitu eta merkatua orekatzea, eta ondorioz, prezioak jaistea. Bertako nekazarientzat kaltegarri suerta daiteke prezioen balizko jaitsiera, kostu handiak tarteko, defizit handia izan dezaketelako. Ikuspegi orokorrago bat eman digu Nerea Mujika Arabako GARLAN kooperatibako zuzendari teknikoak.