Faktoria
Gastronomia eta zientzia
Jakiek nola eragiten digute burmuinean?
"The sensory logic of the Gatronomic Brain" izeneko topaketa egin berri da Donostian. Eneko Atxa eta Dani Lasa sukaldariek eman dizkigute azalpenak.
-
19:55 min
Urdaila eta garuna lotuta daude. Jaki bakoitzak sentsazio ezberdinak eragiten ditu garunean. Baina zergatik? Hori aztertu dute besteak beste Basque Culinary Center-ek antolatutako "The sensory logic of the Gatronomic Brain" jardunaldietan. Zientzia mailako munduko adituak goi mailako euskal sukaldariekin egon dira, eta esperientzia aitzindaria eta interesgarria izan da, Dani Lasa Mugaritz jatetxeko sukaldariak eta Eneko Atxa Azurmendi jatetxeko sukaldari buruak 'Faktoria' saioan adierazi digutenez.
"Ikasteko eta disfrutatzeko bidea" izan dela adierazi digu Atxak, Lasak berriz, "ate berriak ireki dira, zientziarekin azalpen zehatzagoak ditugu, intuitiboki egiten duguna azaltzeko orduan ere".