Faktoria
Joseba Kamioren tartea
Botilako uraren negozioa: Itzal asko ditu uraren merkantilizazioak
Markak aztertzen dizkigu Joseba Kamiok eta gaur ur markaren negozioan murgildu gara. Ur mineralaren edo botilako uraren negozioa ikaragarria da munduan.
-
Ur txorrota
17:11 min
Markak aztertzen dizkigu Joseba Kamio gure publizitate adituak, eta gaur ur markaren negozioan murgildu gara 'Faktoria'n. Ur mineralaren edo botilako uraren negozioa ikaragarria da munduan. Kamiok esan digunez, "uraren merkantilizazioa izan da azken hamarkadetan mundu osoan".
Zoratzeko moduko zenbakiak dituen negozioa da eta lehia ikaragarria dago marken artean. Uraren negozioaren tamaina ulertzeko zera da aipagarria, hasiera batean urarekin zerikusirik ez duten multinazionalak direla nagusi merkatuan: Europan Nestle eta eta Danone eta Amerikan Coca Cola eta Pepsi.
Botilako urean gehien gastatzen den herrialdeetako bat Mexiko da. "Pertsonako gehien gastatzen duena da Hego Amerikan, herritarrek ez dutelako konfiantzarik iturriko urean, kalitate eta emari txarragatik", zehaztu digu Kamiok. Kanilako urean konfiantzarik ez izateak botilako ura erostea dakar, baina baita freskagarriak ere, "hemen, Hego Amerikan asko ikusten dena" zehaztu digu publizistak Kolonbiatik.
Kamiok azpimarratu du "herritar gisa kalitatezko iturriko ura eskatu beharko genukeela", eta beste hau ere gehitu du "ur eskasiak munduan desplazatu asko eragin ditu jada". Markek nabarmentzen dituzten ezaugarriak, plastikoaren erabilera... botilako uraren negozioaren aspektu ezberdinak aztertu dizkigu Joseba Kamiok.