Itxi

Faktoria

Ekologia

Pixoihalen birziklapena, Goierritik datorren ekimena

Birzitek enpresak garatu duen ideia da pixoihalak birziklatzeko ekimena. Olaia Mendoza zuzendariak eman dizkigu argibideak.

  • Argazkia: Lee Health

    Argazkia: Lee Health

    6:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ez da txantxa pixoihalek ingurumenean duten eragina. Goierrin biltzen den errefusaren % 60 inguru pixoihalak dira, Olaia Mendoza Birzitek enpresako zuzendariak 'Faktoria'n esan digunez. Pixoihalen birziklapena garrantzitsua da, beraz.

Urtebete baino gehiagoko lana izan da ideia garatzea eta horretarako Goierriko 3 enpresa elkartu dira Birzitek sortzeko, Goieki garapen agentziaren eta Get Goierri ekimenaren laguntzarekin. Lan horrek Ecoembes erakundearen R saria jaso berri du. 'Pixoihalak txikitu, garbitu eta ondoren materialak banatzea da giltza, alde batetik plastikoa eta bestetik zelulosa', azaldu digu Mendozak. Prozesuan erabili beharreko ura eta elektrizitate kantitatea murrizten saiatu dira, 'ekologikoa eta bideragarria' izan dadin.

Ideia garatuta, finantziazio bila ari dira orain, proiektua errealitate bihurtzeko. Goierrin hasi nahi lukete eta ekimenak arrakasta izanez gero zabaltzen joan. 'Faktoria'n egindako elkarrizketan xehetasun guztiak.