Itxi

Faktoria

Kit, artzain-txakur itsua

Itsua den arren, artaldea ederto gobernatzen du Kitek

Euskal Herriko Artzain-Txakur Lehiaketaren 51. edizioaren atarian, Kit Sodupeko artzain-txakur itsua ezagutu dugu.

  • Artaldea

    9:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kit ez da sailkatu larunbatean Axpen, Atxondon, egingo den Euskal Herriko txapelketarako. Baina, gutxiregatik: bosgarren geratu zen, azken sailkatutik puntu batera. Lazaro Milikuaga artzain-txakur lehiaketako antolatzaileak kontatu digunez, oso txakur esanekoa da eta entzumena zorrotza eta fina du. 5 urte ditu Kitek. Itsu 2 urterekin geratu zen, zaldi batek ostikada jo ondoren. Aurten ez du txapelketan parte hartuko baina, Milikuagak ez du zalantzarik oraindik ere Kitek bide arrakastatsua egingo duela esan digunean. Entzun hemen!