Itxi

Faktoria

Ereindajan proiektua

'Lehen sektoreko sarea sendotu eta elkarlana areagotu behar da'

Ereindajan proiektua Debagoienako bailaran sortu zen lehenengo sektoreari garrantzia emateko eta, horren harira, kontsumo arduratsua sustatzeko.

  • Erein da jan

    8:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Debagoienan duela bost urte sortu zen Ereindajan proiektua Bergarara zabaldu da. Proiektu honen helburua da lehenengo sektorea biziberritzea denda topaguneen bitartez, Iraitz Salegi Ereindajaneko kideak 'Faktoria'n kontatu duenaren arabera. Bertan bailarako elikagaiak saltzen dituzte besteak beste, barazkiak, sasoiko utak, gazta, gozoak... hala ere probintzia eta Euskal Herri mailako produktuak aurkitu daitezke. Eskuz egindako labe bat ere badutela esan digu, eta bertan ogia ekoizten dute.

Ereindajanen filosofia da ekoizlearentzako zerbait justua izatea eta aldi berean kontsumitzaileentzako arrazoizko prezioa izatea. Kostuaren % 80 ekoizlearentzako da eta % 20 gastuetarako, eta Iraitzek esan duenez hau kasu gehienetan alderantzizkoa izaten da.

Arrasaten jaio zen proiektua bada ere, orain Bergarara zabaldu dute. Hala ere Iraitzek azpimarratu du Euskal Herrian halako ekimen asko daudela eta ez dela oso urruti joan beharrik halako produktuak erosteko, sare moduko ekimen bat da eta. Etorkizuneko helburua da sare hau sendotzea, elkarlana areagotzea eta Euskal Herriko kontsumoa bide honetan jartzea.