Faktoria
Txakurrak
Txakur-potea 'Belfos y trufas' Bilboko txakurren tabernan
Bereziki txakurrak harremantzeko bada ere, erabateko aukerak eskaintzen dituzte txakurrentzat: haurtzaindegia, gozodenda, pintxoak…
-
'Belfos y trufas' denda. Iturria: @ociomascotasbilbao
7:31 min
Lander Eizagirre Bilbora hurbildu da, Goienkale kalera bereziki. Bertan, Chasua Nuñezekin bildu da, 'Belfos y trufas' txakurren tabernako langilearekin.
Taberna hau txakurrak euren artean harremantzeko bada ere, beste hainbat aukera eskaintzen ditu. Dendak tabernaz gain, jolasteko txoko bat ere badu. Txakurrek euren 'garagardoa' eta pintxoa jan bitartean, jabeak ere berdina egin dezake. Horrez gain, arraroa izan daitekeen arren, bertan eskaintzen den txakurren jan batzuk pertsonok ere jan dezakegu. Txakurrentzako urtebetetze jaialdiak antolatzen dira; eta asteko egun batean, txakur-portea ere ospatzen da.