Itxi

Faktoria

Jonan Fernandez

‘Biktimak aitortzea zen legearen helburua. Eta orain ere hala izango da’

Jaurlaritzako Giza Eskubideen eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak esan duenez, polizia gehigikerien legeak espreski azalduko du 'ez dituela errudunak bilatuko eta ez dituela egitateak argituko'.

  • Jonan Fernandez

    7:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

‘Biktimak aitortzea zen legearen helburua. Eta orain ere hala izango da’,  azpimarratu du Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen eta Bizikidetzarako giza eskubideen zuzendariak 'Faktoria'n egindako elkarrizketan.  Ardurak argitzea justiziari dagokiola zehaztu du Fernandezek eta legearen eskumenetik kanpo geratzen dela. ‘Orain egingo den aldaketarekin hori argiago geratuko da. Legeak esango du ez dituela errudunak bilatuko eta ez dituela egitateak argituko’.

Jaurlaritzako arduradunak defenditu du biktimei aitortza, moral, ekonomikoa eta instituzionala zor zaiela, baita, justiziaren bidetik polizia gehiegikeriak ikertu ez ziren kasuetako biktimei ere. Eta kasu horiek dira, hain zuzen ere, legeak aurreikusten duen balorazio batzordeak aztertuko dituenak,  ‘dauden froga eta bitartekoekin'. Alde horretatik baztertu egin ditu polizia eta biktima elkarteek egin dituzte kritikak: 'Jaurlaritza saiatuko da azaltzen zein den legearen helburua. Sinplea da: biktimak aitortzea eta biktimak erreparatzea. Hor bukatzen da lege honen helburua. Eta hori oso helburua inportantea da elkarbizitzarako’.

Herengun Marta Igarriz ETArekin kolaboratzeagatik kartzela zigorra betetzen ari den presoari bigarren gradua eman izana ere ‘pausu garrantzitsua’ dela esan du Fernandezek. ‘Legeak normailtzaltzea eskatzen genuen. Lehen pausua da hau eta aurrera jarraitu behar da’, amaitu du. Pedro Sanchezen gobernuak hurbilketaren inguruan agindutakoak aurki betetzen hastea espero duela berretsi du, baita ere.