Itxi

Faktoria

Karpa berria azokarako

'Karpa hau hobea da, baina, merkatu plaza estalia behar dugu'

GORKA OTAEGI

Bretxako Azokako baserritarrek karpa berria estreinatu dute gaur. Igandean haizeak suntsitutakoak baino 'handiagoa eta erosoagoa' iruditzen zaien arren, 'plaza tradizional estalia' aldarrikatzen dute

  • Bretxako azoka karpa berriarekin

    Bretxako azoka karpa berriarekin

    8:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

4 egunez postuak jartzeko aukerarik gabe izan ostean, Donostiako Bretxako Azokako baserritarrek gaur estreinatu ahal izan dute karpa berria. Igande goizaldeko haizeteak suntsitutako 7 karpa txikiak baino "handiago, erosoago eta egonkorragoa" dela diote, baina, salatzen dute Bretxako obrek iraun bitartean duten behin behineko guneak ez dituela betetzen 'azoka tradizional estali' batek beharko lituzkeen gutxieneko baldintzak.

Baserritarrek mesfidantzaz begiratzen diete Bretxako eraberritze proiektuak baserritarrentzat aurreikusten dituen plazako postu finkoei. "Txikiegiak izango direla dirudi, oso ikusgariak, bai, baina, ez praktikoak. Inoiz ez digute galdetzen zer behar dugun. Ez gaituzte botatzen merkatua kudeatzen duen enpresa behartuta dagoelako gu hemen mantentzera", azaltzen du, etsipenez, Rosi Ormazabal ekoizleak, "merkatuak metro asko du, baina, ikusi besterik ez dago azoka kudeatzen duen enpresak nori eskaintzen dizkion; enpresa handiei".