Itxi

Faktoria

Josefina Arregi

'Zahartzaroan nola zainduko gaituzten ez dakigu; arazo bat izan daiteke'

25 urteko eskarmentua duen Josefina Arregi psikogeriatrikoan izan da 'Faktoria'. Bertako langile, gaixo eta euren senideekin hitz egin dugu.

  • Josefina Arregi klinika

    Josefina Arregi klinika

    18:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Oso gertutik ezagutzen dute zahartzaroa eta zaintza Iosu Alustizak, Mª Jesús Martiarenak eta Mamen Lasak; baita Altsasuko Josefina Arregi klinika ere. Bertako langileak dira Iosu eta Mª Jesus; eta Altsasuko zentroan dauka aita Mamenek. Klinika erreferentea da psikogeriatrian: arreta integrala da eskaintzen dutena, pazienteen autonomia areagotzea dute helburu eta senideekin ere egiten dute lan. Hori da klinika honen arrakastaren arrazoi nagusia, euren hitzetan.

Felipe Lecea irabazi asmorik gabeko fundazioa da klinikaren jabea, eta Osasunbidearekin kontzertu ekonomikoa hitzartua dute. Sakanako herrietako gaixoak dira bertan dauden gehienak, dena den, Nafarroa osoko pazienteak jasotzen dituzte. Josefina Arregi klinika bertatik bertara ezagutu nahi izan dugu 'Faktoria'n eta Altsasura joan gara.