Itxi

Faktoria

Eva Juez

'Esan genezakenak baino kalte gehiago egingo die Saharan sartzen ez uzteak'

Eva Juez EAJko legebiltzarkide eta Giza Eskubideen Batzordeko buruak esan du Marokori azalpenak eskatuko dizkiotela, Legebiltzarreko ordezkaritzari Saharan sartzeko ezarri dieten debekua dela eta

  • Mendebaldeko Saharan sartzekoa zen Legebiltzarreko ordezkaritza

    Mendebaldeko Saharan sartzekoa zen Legebiltzarreko ordezkaritza

    6:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eva Juez EAJko legebiltzarkide eta Giza Eskubideen Batzordeko Buruaren arabera, argi geratu da beste behin ere, Marokok ez duela lekukorik nahi Mendebaldeko Saharan. Nolanahi ere, uste du hango jendearekin hitz eginda eta hango lekukotasuna emanda baino okerrago atera zaiola jokaldia Rabateko erregimenari: 'Esan genezakeenak baino kalte gehiago egingo dio gu Mendebaldeko Saharan sartzen ez uztea', iritzi dio. 'Faktoria'n gaineratu du Juezek 'aitzakia burukrotatikoak' jarri dituztela eurak Al Aiunen lurreratzen ez uzteko eta atzera, hegaldi berean, Kanarietara bidaltzeko eta Marokok ez duela jakinarazpen ofizialik egin. Azaldu du azalpenak eskatzeko lana egingo dutela Legebiltzarretik, eta batez ere, lanean jarraituko dutela saharar herriari babesa adierazi eta laguntzeko.