Itxi

Faktoria

Arabako urtegiak

Urak irentsitako historia

Uribarri Ganboako eta Urrunagako urtegiak egin zirenean ehunka lagunek alde egin behar zuten euren etxeetatik. Familia askok bizilekua ez ezik, euren bizimodu ziren lurrak ere galdu zituzten.

  • Pilar Urkiola, Urrunagako urtegia atzean duela

    Pilar Urkiola, Urrunagako urtegia atzean duela

    15:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

1947an hasi ziren Uribarri Ganboako eta Urrunagako urtegiak egiten. Obra konplexua izan zen, hamar bat urtez luzatu zena. 1957 inguruan hasi ziren urez betetzen.Bizkaiko Labe Garaiek sustatu zuten  proiektua, eta 3000 langile baino gehiago aritu ziren eraikitze lanetan. Argindarra sortzea eta Bilbora ur edangarria eramatea ziren azpiegituraren helburuak.

Urtegiak egitearen ondorio zuzena izan zen ehunka etxe ur azpian geratzea, eta han bizi zirenak beste nonbaitera mugitzea. Ganboa herria, esaterako, erabat desagertu zen.

Arabako Batzar Nagusiek eskatuta, orain ur ertzeko hainbat puntutan informazio panelak jarriko dituzte memoria hori berreskuratzeko. Omenaldia egingo zaie, oraindik noiz finkatu ez den arren, Uribarri Ganboako urtegiagatik euren etxetik alde egin behar izan zutenei.

Alvaro Ruiz de Gordoa irakasle erretiratua aritu da, beste hainbat ikerlarirekin batera, orduko testigantzak biltzen.

Urrunagako urtegiagatik etxea utzi behar izan zutenentzat ez dago aurreikusita omenaldirik. Pilar Urkiola izan zen, 13 urterekin, etxetik alde egin behar zuenetako bat. Oso gogoan du, eta 'Faktoria'n kontatu digu, Garrastegi baserritik alde egin behar zutenekoa.