Faktoria magazina
Julen Baz sukaldaria
Zornotzako 'Urtza' tabernatik Dimako 'Garena' jatetxerako urratsa emango du
Ilusio eta ardura handiz hasi du urtea Julen Baz sukaldariak, Dimako baserri batean hiru solairuko jatetxea zabalduko duelako aurten. Proiektu handia du esku artean urte berrirako.
-
Julen Baz sukaldaria
19:03 min
Dima-ko Astegoikoa jatetxea egon den baserrian zabalduko du laster Garena jatetxea Zornotzako sukaldari gazteak, Julen Baz-ek. Garai bateko baserrietako jaki eta menuak berreskuratuko ditu besteak beste eta baratzean lana egiteko aukera eskeiniko die errefuxiatuei.... Sukaldari bizkaitarrak proiektu landua eta handia du esku artean urte berrirako eta arduraz eta ilusioz ekin dio urteari. Zornotzako Urtza jatetxeko ibilia bukatu eta Garena-koari ekingo dio beraz.