Itxi

Faktoria magazina

Alazne Agirrezabalaga

Nolako txokolatea jan beharko genuke?

Gezur asko zabaltzen dituzte txokolatearen inguruan eta onuragarria den txokolatea zein den azaldu digu Alazne Agirrezabalaga dietista-nutrizionista eta entrenatzaile pertsonalak 'Faktoria' saioan.

  • Txokolatea

    Txokolatea

    9:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

Txokolatearen onurak asko direla esan ohi digute: gaixotasun batzuk ekiditeko balio duela, zentzumenak gehiago pizten dituela... Mezu horiek ez direla erabat egia esan digu Alazne Agirrezabalagak dietista-nutrizionista eta entrenatzaile pertsonalak 'Faktoria' saioan.

Azukre gehiegi izan ohi dute txokolate gehienek; horregatik, % 70 edota % 85etik gora kakao duten horiek erosi beharko genituzke. Zenbatero jan beharko genukeen, noiz komeni den jatea eta haurrei zein eman beharko geniekeen argitu digu Alazne Agirrezabalagak.