Faktoria
Jokin Bildarratz
"Gizalegez eta erakundeekiko errespetuagatik joan ginen atzoko plenora"
Llotja de mar-eko kideen ekitaldia "forma horietan sahiestu zitekeela" iritzi dio eta azpimarratu du atzo Kongresuko irekitze plenoan esandakoak betearaz daitezen zainduko dutela
-
Jokin Bildarratz
4:31 min
Kongresuan legegintzaldiko irekiera ekitaldiko plenoari planto egiteko atzo, ERC, JuntsXCat, Cup, BNG eta EHBilduk egin zuten ekitaldiak ezinegonik sortu dienik ukatu egin du Jokin Bildarratz Senatuko bozeramaile jeltzaileak. Hala ere, "erregearen figuraren inguruan eraiki zen ekitaldia" izan zela iritzi dio, eta uste dutela "sahiestu zitekeela forma horietan".
Azaldu duenez, "gizalegez eta erakundeekiko duten errespetuagatik" erabaki zuten atzo zabaltze plenora joatea eta han esandakoak bete daitezen lan egingo dutela: "Inportantea da gaur pleno bat dagoela kongresuan, bihar sentuan, eta bihar bilerak hasiko direla transferentzien gaian".