Faktoria
ARABAKO MAHASTIAK
“Gure ardoek merezi duten duintasuna lortzen lagunduko liguke izendapenak”
Araban erabateko eztabaida sortu du ekoizle batzuek Arabarako sor-marka propioa sortzeko hartu duten bideak. Izendapen berriaren aldeko Esti Besarekin hitz egin dugu Euskadi Irratiko “Faktorian”.
-
ESTI BESA
16:57 min



“RIOJA” izendapenetik banandu nahian dira Arabako Errioxako hainbat ekoizle; “Arabako Mahastiak” izena izango luke izendapen berriak.
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu da dagoeneko izendapen berria tramitatzeko eskaera. Martxoa amaiera arte dago helegiteak aurkezteko epea eta Bruselak izango du azken hitza.
Arabako Errioxako Upategien Elkarte barruan jarrera kontrajarriak daude ekoizleen artean.
Alderdi politikoen artean ere erabateko hika-mika sortu du gaiak. Alderdi Sozialistak eta Alderdi popularrak oso gogor egin dute ekimenaren aurka. Eusko Alderdi Jeltzaleak arabako ardoentzako nolabaiteko errekonozimendua nahi du, baina, betiere, “RIOJA” izendapenaren barruan. Euskal Herria Bilduk, ordea, bat egin du izendapen berria eskatzen dutenekin.
“Candido Besa” upategian izendapen berriaren aldekoak dira. Esti Besak kontatu digu haien produktua duintzeko tresna gisa ulertzen dutela izendapen berria. Produktua hobeto merkaturatzen lagunduko lukeela eta egiten duten lana ikustarazteko bidea litzatekeela kontatu digu.
Azken urteetako joera txarraren berri ere eman digu. Ardoaren salmenta prezioa ekoizpen kostuaren parean dagoelako. “Arabako mahastiak” izendapenarekin Arabar Errioxako bizimodua eta errealitatea ikustarazi eta balioan jarri nahi dutela ziurtatu digu.