Itxi

Faktoria

Carlos Iturgaiz

"Erronka handia da. Ilusio osoz hartu dut"

PPko lehendakarigaiak Euskadi Irratiari esan dio atzo arratsaldean bertan jaso zuela Pablo Casadoren deia Genovatik erabaki ondoren Alfonsok ez zuela jarraituko.

  • Carlos Iturgaiz. Argazkia: EFE

    Carlos Iturgaiz. Argazkia: EFE

    8:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Koalizio berria dela, erronka handia eta zaila dela eta negoziazio prozesu guztietan bezala zerbait galduko dela. Baina, hala eta guziz ere, "ilusio osoz" datorrela eta "askatasuna, konstituzioa eta Espainiako aberria" defendituko dituela Legebiltzarrean. Horiexek Carlos Iturgaiz 'Faktoria'n Genovak bera lehendakarigai izateko aukeratu eta biharamunean zabaldu dituen mezuak. 

Eskertuta mintzatu da PPk bera aukeratu duelako eta esker oneko hitzak izan ditu, baita ere, Alfonso Alonsorentzat. Azaldu du zalaparta giroa dagoela euskal popularren artean, "tamalez", baina  esan du eta lortuko dutela proiektu bera defendatzeko.