Itxi

Faktoria

LIDLEN AURKAKO EPAIA

LIDLen aurkako plagio salaketa irabazi dute Itziar Bartolome eta Antxon Monfortek

“Chufamix, Vegan Milker” esne begetalak egiteko makina patentatu zuten 2012an. LIDLek produktua plagiatu die; hala ebatzi berri du Alemaniako auzitegi batek. Itziar Bartolome "Faktoria"n izan da.

  • CHUFAMIX ©

    Itziar Bartolome Chufamix makinarekin

    9:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Antxon Monfortek urteak eman ditu Valentzian bizitzen, eta hortxatagile ezaguna bihurtu da. 2012an etxean hortxata eta beste edozein edari begetal egiteko makina garatu eta patentatu zuten Monfortek eta Itziar Bartolomek.

LIDLek produktua kopiatu zien, eta Europako eta Estatu batuetako supermerkatuetan jarri zuen salgai. Monfortek eta Bartolomek salaketa jartzea erabaki zuten,  hasiera batean Espainian. Bartolomek 'Faktoria'n kontatu digu mendeku gisa LIDLek haien aurkako salaketa jarri zuela Alemanian, patentean akatsak argudiatuta. Orduan erabaki zuten haiek Alemanian ere salaketa jartzea. Epaitegiek arrazoia eman berri diete Monforte eta Bartolomeri.

LIDLek kalte ordaina ordaindu beharko die orain; diru horrekin beste urrats bat egiteko asmoa dute: Estatu Batuetan aurkeztuko dute LIDLen aurkako salaketa.