Itxi

Faktoria

Eneko Andueza

'Abstentzioaren kontra aritzea oso zaila da. Posible zen emaitza izan da'

Gobernuan gehiengoa duen alderdiak boto gehiago hartu ohi duela eta Podemosen estrategia txarrak EH Bildu "handiago" egin duela iritzi dio PSEko Gipuzkoako idazkari nagusiak.

  • Eneko Andueza

    Eneko Andueza

    7:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Partehartzea puntu bat igo izan balitz Gipuzkoan eserleku bat gehiago izango genukeen eta Bizkaian beste bat", azpimarratu du Eneko Anduezak PSEko Gipuzkoako idazkari nagusi eta legebiltzarkideak "Faktoria"n egindako elkarrizketan.  "Abstentzioaren kontra aritzea oso zaila egin zaigu".

Buruzagi sozialistak iritzi dio Podemosen estrategia txarrak EH Bildu "haundiago" egin duela eta PPren kanpainak EAJra eraman dituela boto asko. Legebiltzarrerako hauteskundeetarako baino, sozialisten plaza udal hauteskundeak izaten direla gogoratu du eta alde horretatik interpretatu ditu, adibidez, Eibar, Ermua eta Zaldibarren lortutako botoak. "Posible zen emaitza izan da", azpimarratu du: "Pozik gaude. Esan genuen giltzarri izango ginela eta hala izango da".