EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

EMAITZAK

EAJ gailendu da, EH Bilduk igoera handia izan du eta Vox Legebiltzarrean sartu da

EAJk 31 ordezkari lortu ditu eta EH Bilduk 22. PSEk hirugarren tokia kendu dio Elkarrekin Podemosi. PP-Cs koalizioak porrot egin du. Vox Parlamentuan sartu da. Parte-hartzea inoizko txikiena izan da.

Alderdi bakoitzak Legebiltzarrean izango dituen eserlekuak.
Alderdi bakoitzak Legebiltzarrean izango dituen eserlekuak.
Alderdi bakoitzak Legebiltzarrean izango dituen eserlekuak.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EGUNERAKETA 2020/07/17: PPk Bizkaiko azken eserlekua kendu dio EH Bilduri

JATORRIZKO ALBISTEA 2020/07/12:

EAJ nabarmen gailendu da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan 31 eserleku eskuratuta, 2016an baino 3 gehiago; EH Bilduk inoizko emaitzarik onena izan du: 22 ordezkari izango ditu, lau gehiago gehiago. Gainera, Voxek Gasteizko Ganberan sartzea lortu du. 

PSE-EEk 10 eserleku eskuratu ditu (+1) eta hirugarren lekua kendu dio Elkarrekin Podemos-IUri. Koalizio moreak sei parlamentari izango ditu, aurreko agintaldian baino bost gutxiago.  

PP+Cs koalizioak ere beherakada nabarmena izan du: bost ordezkari lortu ditu. Aipatzekoa da Alderdi Popularrak 9 ordezkari lortu zituela 2016ko hauteskundeetan bakarrik aurkeztuta.

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak gogoratu du oraindik zenbatu gabe daudela atzerritik igorritako botoak. Behin-betiko emaitzak datorren ostiralean ezagutaraziko dituztela espero da.

ZURE INTERESEKOA IZAN DAITEKE: Emaitzak lurraldez lurralde eta herriz herri

Koronabirusaren pandemiak azkenean eragina izan du eta, 2016 hauteskundeekin alderatuta, parte-hartzea 7,2 puntu jaitsi da. Boto-emaileen % 52k soilik bozkatu du, EAEko hauteskundeetan inoiz izan den daturik baxuena.

EAJ 28 eserlekutik 31ra igaro da, baina 50.000 boto inguru galdu ditu. EH Bilduk, ostera, gorako joerari eusten dio eta inoizko emaitzarik onena eskuratu du. Halaber, abstentzioa handia izan arren, boto kopuruan ere hazi egin da: 22.000 gehiago jaso ditu.

Euskadiko Alderdi Sozialistak parlamentari bat irabazi badu ere, duela lau urteko hauteskundeetan baino 5.000 boto gutxiago batu ditu.  

Elkarrekin Podemosek kolpe handia jaso du eta 157.000 herritarren babesa izatetik 72.000ra pasatu da.  

PP+Cs koalizioak 60.200 boto soilik eskuratu ditu. 2016an, bakarka aurkeztuta, Alderdi Popularrak 107.000 lortu zituen eta Ciudadanosek 21.000. Beraz, Carlos Iturgaiz lehendakarigai izendatzeko Pablo Casadok egin zuen apustuak porrot egin du. 

Voxek bere helburua bete du Araban eta 17.000 botorekin eskuin muturrak parlamentari bat izango du Legebiltzarrean.

Parlamentu inoiz baino abertzaleagoa da orain. EAJk eta EH Bildu 54 eserleku batzen dituzte eta herritarren % 67ren babesa dute. Hala ere, EAJk eta PSE-EEk gehiengo absolutua lortu dute, duela lau urte ez bezala, eta, zantzu guztien arabera, koalizio-gobernua osatzeko ituna egingo dute berriro.  

Emaitzak kontuan hartuta, ezkerreko hiruko gobernua osatzea ere posible izango litzateke, EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk 38 ordezkarirekin gehiengo absolutua izango luketelako. Alabaina, Idoia Mendiak sarritan baztertu du aukera hori kanpainan egindako agerraldietan.  

Eserlekuen banaketa Legebiltzarrean

Pandemia eta Zaldibarko luizia

Hauteskundeak koronabirusaren pandemia gainditu barik eta uztailean deitu izanak parte-hartzean eragina izango zuela espero zen eta hala izan da. Abstentzioa inoizko handiena izan da: % 47koa.

Kanpainako azken egunetan Ordizian antzemandako agerraldiak zeresan handia eman du. Adur Ezenarro alkateak hauteskundeak segurtasunez egiteko berme nahikorik ez zegoela ohartarazi zuen hainbat aldiz. Eusko Jaurlaritzak, berriz, erabaki polemikoa hartu zuen ostiralean: COVID-19aren proban positibo eman zuten herritarrei bozkatzea debekatu zien. Agindu horren oinarri juridikoa zalantzan jarri dute hainbat legelarik.

Testuinguru horretan, EH Bilduk garaipen handia lortu du Ordizian: botoen % 45,30 eskuratu du, duela lau urte baino 11,64 puntu gehiago. Orduan 1.517 boto jaso zituen eta orain 1.747.

Bestalde, Zaldibarko zabortegian izandako luiziaren harira –bost hilabete eta gero, bi langile hondakin artean lurperatuta daude- Eusko Jaurlaritzak egindako kudeaketak ere eragina izan du EAJrengan.  

Hala, jeltzaleek 1.000 boto inguru galdu dituzte Zaldibarren eta inguruko herrietan: Ermuan, Elgetan eta Eibarren. Aldiz, EH Bildu hazi egin da udalerri horietan.

BIDEOA | Iñigo Urkulluren agerraldia emaitzen balorazioa egiteko

EAJ indartuta atera da, azken 36 urteotako emaitzarik onena lortuta
EAJ indartuta atera da, azken 36 urteotako emaitzarik onena lortuta
EAJ indartuta atera da, azken 36 urteotako emaitzarik onena lortuta

1:45

BIDEOA | Maddalen Iriarteren agerraldia emaitzen balorazioa egiteko

EH Bilduk dio etorkizuna ezker subiranista dela
EH Bilduk dio etorkizuna ezker subiranista dela
EH Bilduk dio etorkizuna ezker subiranista dela

1:32

BIDEOA | Idoia Mendiaren agerraldia emaitzen balorazioa egiteko

PSE-EEk aurreikusitakoak baino emaitza okerragoak izan ditu
PSE-EEk aurreikusitakoak baino emaitza okerragoak izan ditu
PSE-EEk aurreikusitakoak baino emaitza okerragoak izan ditu

1:11

BIDEOA | Miren Gorrotxategiren agerraldia emaitzen balorazioa egiteko

Orain arteko emaitzarik txarrenak izan ditu Elkarrekin Podemosek
Orain arteko emaitzarik txarrenak izan ditu Elkarrekin Podemosek
Orain arteko emaitzarik txarrenak izan ditu Elkarrekin Podemosek

0:48

BIDEOA | Carlos Iturgaizen agerraldia emaitzen balorazioa egiteko

PP-Ciudadanos koalizioak boto eta eserlekuen erdiak galdu ditu
PP-Ciudadanos koalizioak boto eta eserlekuen erdiak galdu ditu
PP-Ciudadanos koalizioak boto eta eserlekuen erdiak galdu ditu

1:6

BIDEOA | Voxen agerraldia emaitzen balorazioa egiteko

Amaia Martinez Voxeko hautagaiak eserleku bat lortu du Legebiltzarrean
Amaia Martinez Voxeko hautagaiak eserleku bat lortu du Legebiltzarrean
Amaia Martinez Voxeko hautagaiak eserleku bat lortu du Legebiltzarrean

0:48

BIDEOA | Hauteskunde egun berezia Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Hauteskunde egun berezia izan dugu EAEn
Hauteskunde egun berezia izan dugu EAEn
Hauteskunde egun berezia izan dugu EAEn

1:43
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Iñigo Urkullu Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Idoia Mendia Alderdi politikoak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Maddalen Iriarte Hauteskundeak Hauteskunde inkestak Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak Carlos Iturgaiz Miren Gorrotxategi Equo Berdeak José Ramón Becerra Azken ordua Amaia Martinez