Faktoria
GORKA ARTOLA
"Deia egin behar zaio jendeari, laguntzeko ostalariei neurriak betetzen"
Bergaran asteburuan 17 kasu atzeman ondoren, Gorka Artola alkateak agerraldi txikitzat jo du herrikoa. Udalak segurtasun neurriak indartu ditu hainbat gunetan; kiroldegian eta liburutegian, esaterako.
-
Ermuan eta Bergaran atzeman dituzte kasuak asteburuan.
3:42 min
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Ermuan eta Bergaran neurri murriztaileak ezarri ondoren, Gorka Artola Bergarako alkateak 'Faktoria'-n esan du arrazoiak badaudela prebentzio neurriak hartzeko, baina sentsazioa du neurri batean "kontrolatuta" egon daitekeela herriko agerraldia.
Ostalariekin harremanetan dago udala eta Artolak arduraz jokatzeko eskatu die herritarrei.