Itxi

Faktoria

COVID 19 - OSTALARIAK

Mikel Ayestaran: "Aurretik lan gehiago egin behar zen, egoera honetara ez iristeko"

Eusko Jaurlaritzaren neurri murriztaile berrien aurrean kezka adierazi dute ostalariek. Lokalen % 15 eta lanpostuen % 25 desager litezke urtea amaitzerako, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen arabera.

  • Lokala ixtea beste aukerarik ez dute izango ostalari askok.

    Lokala ixtea beste aukerarik ez dute izango ostalari askok.

    5:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ostalaritzaren sektorea egoera "oso zailean" dagoela azpimarratu du Mikel Ayestaranek, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko kudeaketa-zuzendariak, Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan. Zehaztu duenez, udako hilabete onenetan jarduera horrenbeste mugatzea kolpe gogorra izan da eta ostalari askok "ezingo diote horri buelta eman". Lokala ixtea beste aukerarik ez dute izango.

Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen ustez, osasunak du lehentasuna eta Ayestaranek gaineratu du sektoreko langileek segurtasun neurriak kontzientzia handiz bete dituztela. Haren ustez, aurretik egin behar zen lan kontzientziazioan, egoera honetara ez iristeko. Norbanakoen artean erlaxazio handia egon dela nabarmendu du Ayestaranek.

Tabernen itxieren zenbaketa modu osatuan egiteko oraindik goizegi dela adierazi du Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko kudeaketa-zuzendariak, izan ere, datu ekonomikoak aurreikusitakoak baino okerragoak izan dira lanpostuei zein Barne Produktu Gordinari dagokionez. Ostalariak beldur dira, udazkenean eta neguan egoerak okerrera egin lezakeelako eta, adierazi dutenez, urtea amaitzerako lokalen % 15 eta lanpostuen % 25 desager litezke.

Diru laguntzak, alokairuen gastuen murriztea eta berraktibatze plana izan dituzte eskarien artean Eusko Jaurlaritzarekin egindako bileran. Baina, Ayestararen aburuz, ez dira bi aldeek adosturiko neurriak izan.