Itxi

2020/09/15

10:09

Faktoria

Uzta-biltzea

Mahatsa biltzera, maskararekin eta burbuilan

'Aitzakiarik gabeko mahatsa' ari dira biltzen Talai Berrin. Izotzak eta lehorteak eraginda, iazkoaren erdia izango dute batzeko Remellurin. Bietan izango da, ordea, mahats-bilketa berdina eta berezia

  • Amaia Rodriguez eta Mikel Rotaetxe Remelluriko mahastietan

    Amaia Rodriguez eta Mikel Rotaetxe Remelluriko mahastietan

    24:10 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Talai Berriko mahatsak aurten ez du aitzakiarik. "Kantitatez eta kalitatez oso ona" datorrela esan digu Itziar Eizagirre txakolindegiko arduradunak eta azken urteotako txakolinik onena izango dela San Antonetarako prestatuko dutena. "Inbidiaz", Amaia Rodriguez Bastidako Remelluriko arduradunak, aldiz, jakinarazi digu izotzak eta kazkabarrak eraginda aurreko urtekoaren erdia jasoko dutela aurtengo mahats-bilketan, "baina dagoenarekin ardorik onena egitea izango dela erronka".

Ez dira, izan ere, denboraldiak berdin joan Getaria jatorri izendapeneko mahastietan eta Arabako Errioxan. Bietan, ordea, berdin arituko dira, mahats-bilketa kanpaina berezian. Lan egiteko moduaz eta segurtasunaz aritu gara 'Faktoria'n, arduradun, upategiko langile eta sasoikako langileekin.

Remelluriko mahastia, Bastidan

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;