Faktoria magazina
Julen Bazekin sukaldean
Babak gustuko ez dituztenentzat errezeta: barazkiak ogiarekin gorrituta eta foierekin
Babez aritu gara Julen Baz sukaldariarekin. Zer da baba, zer da baba zabala, zer baba txikia?
-
Julen Baz Garena jatetxearen aurrean
11:47 min
Berriki entzuleekin gehiegi maite ez genituen jakiez aritu ginen, eta baba beltzak izan ziren gehien aipatutakoak. Horren harira, Julen Bazek babez hitz egin du "Faktoria"n. Lehenik eta behin, baba mota desberdinak bereizten lagundu digu Dimako Garena jatetxeko sukaldariak; baba beltza, zabala, txikia... Bestalde, babak gustuko ez dituztenentzat errezeta prestatu digu:
-Babak bezperatik beratzen eduki.
-Barazkiak gorritu eta ogi apur bat bota. Ondoren, babak gehitu, ur eta guzti, eta prestatu. Saltsa potolotu egingo da. Segidan, salda iragazkitik pasa, eta foie-rekin nahasi.