Itxi

Faktoria magazina

Gastronomia

Julen Bazen proposamenak: Artxatxikia onddoekin eta gaileta integralak

Errezeta osasungarriak ekarri dizkigu Dimako Garena jatetxeko sukaldariak, 0 Km eta garaian garaiko filosofiarekin bat eginez.

  • Julen Baz

    Julen Baz

    10:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hesteetako minbizia ekiditeko, haragi gorriaren eta prozesatuen kontsumoa murriztu eta osoko integralena areagotu behar dugula dio ikerketa batek. Horri helduta, eta 0 Km eta garaian garaikoa kontsumitzeko filosofiekin bat eginez, Dimako Garena jatetxeko Julen Baz sukaldariak menu ederra proposatu digu:

Artatxikia onddoekin

Garai batean gure baserrietan oso ohikoa zen zereala da artatxikia, eta hauxe berreskuratzea proposatu digu Bazek.

Lehenik eta behin, tipula gurinetan gorritu, eta ondoren onddoak dadotan zatituta bota (onddo garaia denez, erraz topatuko ditugu eta ez da errezeta garestia izango). Xuba-xuabe gorritu onddoak.

Bestalde, artatxikia uretan egosi. Ahal badugu, erabil dezagun barakzi salda bat ura beharrean. 8 minutuan egongo da egosita.

Ondoren, onddoak gehitu. Mutur fina dutenentzat proposamena (honek erreztea garestituko du): foie zati bat plantxan pasa eta gainean jarri.

Postretarako, gailetak

Irin integrala erabiltzeak apur bat zakartuko dizkigu gailetak, beraz, erdi integral-erdi txuria erabiltzea gomendatu digu. Nahasi bo batean 250 gr gari irina, 250 gr. irin integrala, 150 gr gurin, 150 gr azukre beltza, 7 gr legami, goilarakada txiki bat gatz, 2 arrautza era 150 gr ekilore olio.

Guztia nahasi ore homogeneoa egin arte. Jarraian, arrabolarekin ondo luzatu (arrabolarik ez badugu, botila bat erabil dezakegu), eta nahi dugun forma eman.

Labeko erretiluan jarri, eta 15 minutuz sartu labean. Ondoren, itzali, eta atera. Bere berotasunean egingo dira.