Faktoria
Miren Basaras eta Gorka Orive
'Dena ondo badoa, gutxienez beste urte oso batez hartu beharko ditugu babes neurriak'
Basarasek eta Orivek gertu ikusten dute konfinamendua. Orivek dio neurriek, argazkira ez ezik, dinamikara ere egokitu behar dutela. Basarasek dio jardun ez presentzialak bultzatu behar direla.
-
Miren Basaras eta Gorka Orive
21:08 min
Europan datu hobeak dituzten herrialdeek (adibidez, Alemaniak) neurri zorrotzagoak hartzen ari direla ikusita, konfinamendua gero eta gertuago ikusten dute Miren Basaras EHUko mikrobiologoak. Martxoko konfinamenduaren tankerarako iritsi aurretik, "modu ez presentzialean egin litekeen gauzak" atzeman eta bideratu beharko litzatekeela uste du irakasleak.
Testuinguru honetan, indarrean dauden neurriak eraginkorrak diren edo konfinamendua behar den jakiteko, gizartearen argazkia izatea beharrezkoa dela esan du Gorka Orive EHUko Farmazia fakultateko ikertzaile eta irakasleak "Faktoria"n. Orivek azaldu du agintariek kutsatzeen datuak izango dituzten arren, herritarrek informazioa behar dutela murrizketak garaiz heldu diren eta behar bezalakoak diren jakiteko."Gizarteak jakin nahi duena da ea neurriak ondo egokituta dauden argazkira; baina baita ere neurriak ondo egoituta ote dauden dinamikara; izan litekeelako neurriek ez izatea eraginkortasunik berandu datozelako eta, akaso, hemendik bi astera hartzea orain hartu beharko liratekeen neurriak2.
Basarasek gehitu du "dena ondo badoa" urte oso bat egingo dugula txertoa orokortu aurretik eta tarte guzti horretan babes neurriak hartzen jarraitu beharko dugula, oldeka etorriko den gaitzari aurre egiteko. Hirugarren oldea, jada, ez du baztertzen. "Nahiz eta bigarren olatua gainditu, jarraitu beharko dugu neurriekin; ezin da onartu udan hemen gertatu zena", azpimarratu du.