Itxi

Faktoria

Errezeta

Ezkur pastela ekarri digu Julen Bazek, glutenari intolerantzia diotenentzat egokia

Dimako Garena jatetxeko sukaldariak mendian soberakin gisa geratzen diren ezkurrekin irina nola egin azaldu digu.

  • Ezkurrak

    Ezkurrak

    9:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ezkurrak txerriei ematen zaien jana izan dira beti, eta ez ditugu gure sukaldaritzan barneratu. Julen Baz sukaldariak, berriz, pastel bat egiteko lehengai gisa erabiltzeko proposamena egin digu "Faktoria"n. Zaporez gaztainen tankerakoak direla esan digu, baina, gaztainek ez bezala, ez dutela haizerik sortzen. Gainera, glutenari intolerantzia diotenek edo zeliakoak direnek jateko modukoak dira. Ezkurrak erabilita irina nola egin azaldu digu.

Lehenik eta behin, ezkurrak bildu eta ur hotzetan sartu behar ditugu. Flotatzen dutenak baztertu, eta behean geratzen direnak hartuko ditugu. Zuritu, eta minutu batez egosiko ditugu ur irakinetan. Ondoren, gainean duten geruzatxoa kenduko diegu, Laberatu egingo ditugu 180 gradutan 15 minutuz. Segidan, xehegailu edo robot batekin xehetu eta irin bihurtuko dugu.

Pastela egiteko: 300 gr ezkur-irin, 8 arrautza, 700 ml esne, 250 gr. azukre eta bi goilarakada kanela hauts.

Osagai lehorrak eta hezeak bananduta nahasi, eta ondoren bi nahasketak elkartu. Moldean jarri eta laberatu, 180 gradutan 15 minutuz. Atera eta moldean gogortuko da apur batez, baina samur geratuko zaigu.