Itxi

Faktoria

Itxaso Atutxa

'Errazago zaio EH Bilduri Madrilen kontuak babestea hemen hitz goxo bat esatea baino'

'Polita eta garrantzitsua' litzateke BBBko buruaren arabera gehiengo osoa duen gobernu batek akordio zabalez onartzea aurrekontuak. Madrilgo eta Iruñeko jarrera bera eskatu die EH Bildu eta Podemosi.

  • Itxaso Atutxa

    Itxaso Atutxa

    24:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

EH Bildu eta Podemosi Madrilen eta Iruñean aurrekontuak babesteko izan duten jarrera bera eskatu die Itxaso Atutxa EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidenteak Eusko Jaurlaritzak bihar Legebiltzarrean aurkeztuko dituen aurrekontuekiko. "Faktoria"n azpimarratu du argi dagoela aurrekontuen izaera soziala eta bizi dugun egoera larri honen testuingurruan, "polita eta garrantzitsua" litzatekeela gehiengo osoa duen gobernu bat izanik ere, gizarteari erakustea adostasunetara iristeko gaitasuna.

"Egoera oso gogorra da", esan du "eta oposizio denak oso ondo daki zein diren diruak eta zein beharrak. Oso ondo lehenetsi dira horiek. Denok bat egiteko garaia da eta seguru nago, alde horretatik, Gobernuak eskuzabaltasunez jokatuko duela". Buruzagi Jeltzaleak iritzi dio ez dagoela zertan aurrekontuen % 100ekoarekin ados egon behar eta gogoratu du EH Bilduk Pedro Sanchezen aurrekontu proiektua aurkeztu aurretik iragarri zuela euren babesa. "Errazago irten zaie", gehitu du, "Madrilgo aurrekontuak babestea, hemengoekiko hitz goxo bat baino".