Itxi

Faktoria magazina

Baldomera Mendizabal

Ezin da sinetsi, baina 101 urte ditu

Otsailaren 27 an beteko ditu 101 urte Baldomera Mendizabal Beitiak. Apain eta lirain egin digu harrera bere etxean. "Euskadi Irratia zetorren eta makillatu egin naiz" esan digu.

  • Baldomera Mendizabal bere etxeko balkoian

    Baldomera Mendizabal bere etxeko balkoian

    18:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eskoriatzan jaio eta Aretxabaletan bizi da Baldomera Mendizabal. Mendian eta basoan ibiltzea da gehien gustatzen zaiona eta ahal duen guztietan joaten da. Gasteiza arropa erostera joatea ere gustuko du, bere burua eta bere itxura zaintzea maite duelako.  Bera izan zen herrian galtzak jantzi zituen lehenengo emakumea, "erosoago eta beroago ibiltzeko" eta orain ere galtza bakeroekin ibiltzen da.

Harrigarria da baratxuriari dion fedea. Amak kontatzen zien 1918ko gripearen garaian, berakatza saltzen zutenak izan zirela gaixotu ez ziren bakarrak eta berak badaezpada poltsikoan beti ditu baratxuri aleak eta etxeko hainbat txokotan ere bai, zakutxoetan sartuta. Gaur ere horrela topatu dugu, galtzen eskuineko poltsikoan baratzuri aleak eta ezkerrekoan indigaztainak.

Covid-19 ari aurre egiteko txertoa hartu eta biharamunean joan gatzaizkio bisitan "Faktoria" saiotik, larunbateko partez urte askotarako esanaz. Hurrengoan mendira joateko plana egin dugu eta Aitzorrotz-era ere joango litzatekeela esan digu.