Itxi

Faktoria

Baserritarrak pandemia garaian

'Egiako azoka' eta 'Artzainen superra', baserritar produktuak merkaturatzeko bideak

Oihane Yustos | EiTB Media

Itxialdi betean jaiotako baserritar produktuak saltzeko bi eredu ezagutu ditugu.

  • Egiako azoka txikia, duela urte baserritar produktuak merkaturatzen laguntzeko sortua

    Egiako azoka txikia, duela urte baserritar produktuak merkaturatzen laguntzeko sortua

    5:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

2020ko martxoan, itxialdi betean, jaio zen Egiako azoka txikia. Ekoizleen beraien ekimenez. Laguntza behar zuten, gizartea itxialdi gogorrean zegoen eta euren ekoizpena ezin zen galdu. Elikagaiak eta egindako lana galtze bidean zen eta berehalako irtenbidea behar zen.

Egian baratzeko produktuekin astero otarra banatzen duen Mikel Alkortarengana jo zuen Igeldoko esnea ekoizten duen Eneritz Otamendi ekoizleak. Honek bizilagun talde batekin harremanetan jarri eta hor sortu zen, azokaren ernamuina. Urtea igaro da ondoren, produktu gehiago gehitu, salmenta-puntua egonkortu eta balorazio positiboa egiten dute kontsumitzaile, ekoizle eta azokako antolatzaileek. 'Pandemiak gauza txar asko ekarri dizkigu' erantsi du Otamendi esne-ekoizleak, 'baina, on hau ere bai, zuzeneko salmenta egiteko urratsa eman dugu'.

Bestelako adibidea da Bizkaiara iritsi dena. Sorbura Kantabrian du, DELUZ ostalaritza taldean. Gertuko ekoizleekin lan egiten dute. Konfinamenduan, euren jatetxeak itxita, ikusi zuten eurekin lan egiten zuten zituzten ekoizleen produktuak saldu ezinda gelditu zirela. Ostalaritza taldeak negozioa zabaldu eta supermerkatu talde bihurtzea erabaki zuen. Kantabrian hainbat ‘saltoki txiki’ alokatu eta euren ekoizleen salmenta-puntu bihurtu zituzten. 9 dendarekin hasi ziren eta zabaldu dute proiektua. Madrilera eta Euskal Herrira, Bizkaira. 3 denda zabaldu dituzte orain arte eta beste 4 irekiko dituzte aurten. El Super De Los Pastores izena jarri diote.