Itxi

Faktoria magazina

Irisgarritasuna

"Etorkizunean edonork bizi lezake nire errealitatea"

Gurpildun aulkian dabil Lexuri Badiola lekeitiarra. Getxora joaten da lanera, eta lantokitik etxerako bidea egiten lagundu diogu. Izaten dituen oztopoak ezagutu ditugu.

  • Lexuri Badiola autobusetik jaisten. Argazkia: Lexuri Badiola

    Lexuri Badiola autobusetik jaisten. Argazkia: Lexuri Badiola

    16:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sarri ohartzen ez bagara ere, hainbat oztopo izaten dituzte kalean gurpildun aulkian joaten direnek. Lexuri Badiola lekeitiarrari haur garun paralisia atzeman zioten, eta gurpildun aulkian dabil umetatik. Salatu du askotan Bizkaibuseko autobusek gurpildun aulkientzat dituzten plataformek ez dutela behar bezala funtzionatzen. Sinadura bilketa bat martxan jarri ostean, Bizkaiko Foru Aldundia harremanetan jarri da Badiolarekin. Adierazi diote, besteak beste, plataformak aztertuko dituztela, gidariei formazioa eskainiko dietela eta norbait autobusera igo gabe gelditzen bada, eta 15 minutu baino gutxiagoan beste autobusik ez badu, bidaiari horri beste garraiobide bat jarri beharko zaiola.

Getxon egiten du lan Badiolak, eta lanetik etxerako bidearen zati bat egin dugu berarekin. Metroa hartu eta autobus geltokira joanda ikusi dugu zer oztopo izaten dituzten gurpildun aulkian doazenek.