Itxi

Faktoria

Idoia Mendia

"Arrakalarik gabe defendatzen dugu Jaurlaritzan gutxieneko errentaren eskumen osoa"

Escrivá ministroak egindako proposamena abiapuntua dela esan du Idoia Mendiak eta elkarrizketan jarraituko dutela “desadostasunak” gainditzeko.

  • Idoia Mendia

    Idoia Mendia

    24:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Jarrera berbera daukagu. Ez da alderdien kontua baizik eta Eusko Jaurlaritzarena. Lehen unetik eta ideia berberekin gaude elkarrekin". Hala mintzatu da Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Bigarren lehendakariordea eta Enplegu sailburua "Faktoria"n Jose Luis Escrivá ministroak bizitzeko gutxieneko errentaren transferentziak integrala izan behar duela defendatzerakoan. "Guk hemen badugu bermatzeko errenta, 30 urte ditu, ezaguna da eta oso konpletoa. Horretan sartu behar dugu IMVa eta herritarrei zerbitzu egokia eman; ezin dute lehiatila batetik bestera nahastuta ibili. Eta horretarako behar dugu transferentzia integrala",  azpimarratu du. Mendiak gaineratu du Espainiako Gobernuak egin eta Jaurlaritzak baztertu duen proposamena "abiapuntua" dela eta elkarrizketan jarraituko dutela akordioa lortu arte.

RGIren erreformaz ere mintzatu da Idoia Mendia eta egoera ahulean dauden herritarrei administrazioak azkar erantzuteko duen betebeharrari erantzuten diola defendtu du. Azaldu du lehen elkarrizketak izan dituela EH Bildurekin eta Elkarrekin Podemosekin baina oraindik goiz dela tramitazio parlamentarioa nola garatuko den esateko.

"Konfiantza osoa" agertu du, aldiz, aldi baterako lan erregulazio txostenei buruzko akordioan. Mendiak uste du Madrilgo elkarrizketa sozialen mahaian lortuko dela akordioa eta han hitzartutakoari itxarongo diotela Euskadikoa deitu, eta osagarriak eztabaidatzeko eta hitzartzeko.