Itxi

Faktoria

Errezeta

Kuskusa oilaskoarekin, barazkiekin eta mahaspasekin prestatu du Julen Bazek

Garena jatetxeko sukaldariak kuskusa ondo prestatzeko sekretua azaldu digu.

  • Kuskusa

    Kuskusa

    6:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Julen Baz Dimako garena jatetxeko sukaldariak kuskusa nola prestatu azaldu digu gaurkoan "Faktoria"n.

Lehenik eta behin, kuskusaren portzentaje berean ura nahasi eta egosi su ertainean ura desagertu arte.

Mahaspasak ardo txuritan eta limoi baten zukuarekin beratu 2 orduz.

Piper berde bat, piper gorri bat, 2 azenario eta tipula bat oliotan gorritu. Eginda dagoenean, oilasko bularkia zatituta bota. Pixka bat egin. Tomate bat dadotan gehitu, eta bost minutuz guztia elkarrekin prestatu. Horri gaineratu kuskusa eta mahaspasak.

Nahi izatera, oilasko eta barazkien nahasketa, kuskusa eta mahaspasak bereizita atera eta norberak aukeratu dezala bakoitzetik zenbat platereratu nahi duen.