Itxi

Faktoria

Josu Erkoreka

"Zilegi da normaltasun politikora bidean talde baten aurkako gorrotoa bultzatzea?"

Izaro Insausti | EITb Media

Segurtasun sailburuak Ertzaintzaren kontrako gorroto delituen harira dio Fiskaltzaren esku dagoela deliturik dagoen ala ez argitzea. Edonola ere, horren zilegitasuna zalantzan jarri du.

  • Josu Erkoreka

    Josu Erkoreka

    27:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gasteizen zabaldutako Terrorismoaren Biktimen Memoriala historiaren irakurketa jakin batera mugatzen dela esan du Josu Erkoreka lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak Euskadi Irratiko "Faktoria"n. Eusko Jaurlaritzak bezala, Espainiako Gobernuak ere badituela ikuspuntu integralagoa eskaintzen duten osagarri batzuk uste du; eta Jaurlaritza bera "planteamendu zabalago batzuk" egitearen aldekoa dela dio. Azaldu duenez, ireki berri den Memoriala 2011ko lege batetik dator, errealitate bat jasoz. Baina dioenez, badaude Euskadin beste eskaintza batzuk ere.

Gorroto delituen inguruan "oso larria" da Josu Erkorekaren ustetan normaltasun politikora bidean kolektibo baten aurkako gorroto mezuak zabaltzea. Fiskaltzak esango du deliturik dagoen ala ez, baina gorrotoari lotutako mezua "argia, gardena eta ukaezina" izan da askotan Erkorekaren arabera.

Desokupa enpresarekin ez duela harremanik Ertzaintzak berretsi du sailburuak. Abadiñoko kasuarekin lotuta ordea, eraikineko jabearen jakinarazpena zuela Segurtasun Sailak azaldu du "adostura eta sinatuta" zegoela adieraziz. Ertzaintza arazorik ote zen ikuskatzeko gerturatu zela azaldu du, eta behin eraikina hustuta sortu zen iskanbilaren ondorioz bertaratu zirela berriro. Argitu duenez, manifestariak bai, baina Desokupa enpresako omen zirenak ere identifikatu zituzten.