Itxi

Faktoria

Sukaldaritza

Saltsa Berdea, zuria, beltza eta gorria: lau euskal saltsa ezagunen sekretuak

Garazi Urdanpilleta | EITB Media

Petra Laborda hondarribiarraren errezeta zaharrak eta bere figura berreskuratzeko lanean ari dira Arma Plaza fundazioan. Igor Zalakainekin eta Pili Manterolarekin aztertu ditugu.

  • Petra Labordaren liburua

    Petra Labordaren liburua

    28:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Petra Laborda hondarribiarrak XX. mende hasieran argitaratu zuen La cocina práctica errezeta liburua. Hondarribiko Arkolla auzoko Marikiena baserrian jaio zen 1860an, neskame hasi zen herrian eta Irunen, Madrilera joan zen gero kontesa baten etxera, eta, bueltan, liburua argitaratu zuen,emakumeentzat sukaldaritza akademia zabaldu eta eskolak eman zituen. Garai hartan erabat ezohikoak ziren horrelako emakume ekintzaileak, eta, horregatik, bere figura berreskuratzeko lanean ari dira Arma Plaza fundazioan. Koldo Ortegak  "Faktoria"n azaldu duenez, errezeta liburua Hondarribiko etxe batean baino gehiagotan topatu dute, eta bizilagunei laguntza eskatuta ari dira edizio berria prestatzen. Horien artean, lau saltsa daude, saltsa berdea, txuria, beltza eta gorria, eta misterio batekin egin dute topo, maiz ageri den osagai bat zer den asmatu ezinda baitabiltza. 9 errezetak daukate osagai hori, baina ez dakit pikante bat den, belarra edo barazkia. Estatuko hainbat erakundetara ere jo dute galdezka, liburua argitaratzeko hori argitu nahi luketelako.

Pili Manterola eta Igor Zalakain gure sukaldariek saltsa horiei buruzko xehetasunak eman dituzte, saltsa horiekin zer presta genezakeen azaldu dute eta, halaber, osagai misteriotsua zer den argitzen ere ahalegindu dira.