Itxi

Faktoria

Estatus politiko berriaz

Rodriguez: "Hemen errotondari bueltaka gabiltza, aterabiderik aurkitu gabe"

Pilar Goya | EITb Media

Sortuko idazkari nagusiaren hitzetan, "EAJren aldetik interes gutxi dago estatus politikoaren gaiari heltzeko. EH Bildurekin lotutako akordioa baino nahiago izan du unionisten beto guztiak onartu".

  • Rodriguez:"Hemen errotondari bueltaka gabiltza, aterabiderik aurkitu gabe"

    Rodriguez:"Hemen errotondari bueltaka gabiltza, aterabiderik aurkitu gabe"

    29:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiaren hitzetan, Kataluniako elkarrizketa mahaiak zabaldu beharko luke hemen ere aukerarik gatazka politikoari irtenbide bat emateko emateko, " Espainiako estatuak jarraitzen duelako ukatzen herri honi zor zaion eskubidea bere etorkizuna kibreki aukeratzeko". EAJri leporatu dio estatu politikoaren gaiari heltzeko interesik ez izatea. Gogora ekarri du duela 3 urte akordio bat erdietsi zutela EAJk eta EH Bilduk, "baina EAJk muzin egin zion akordio horri eta nahiago izan zuen PSE eta Podemosekin beste akordio bat lotu, unionismoaren beto buztiak onartuta, kanpoan utziz erabakitzeko eskubidea, euskal selekzioa, egungo sabai konpetentzialaren igoera eta bere blindajea... Guretzat, hortik kanpo ez dago estatus politiko berriaz hitz egiterik, egungo estatutuaren erreforma bat besterik ez litzateke. EAJri esan diogu badela garaia gure arteko akordioa berreskuratu eta nolako estatus politikoa behar dugun adosteko. Ondoren, ondorengoak".

"Proces"eko buruzagien balizko indultuez galdetuta, Kataluniako herriaren eta independentismoaren garaipentzat jo ditu: "Norbaitek uste al du bere burua estu ikusiko ez balu gobernu espainiarrak indultu hauek emango lituzkeela?", galdegin du Rodriguezek. Bere hitzetan, presoak kaleratzea betebehar politiko eta moral bat da "bai Katalunian eta bai Euskal Herrian ere. Errepresioarekin eta gatazka politikoak judizializatzearekin ez dagoela konponbiderik. Elkarbizitza eta bake justu eta demokratikoaren eraikuntzak hori ere eskatzen duelako".

Iñaki Garcia Calvo PPeko zinegotzi gasteiztarrak jasandako erasoen inguruan sortutako polemikaz, Rodriguezek berretsi du EH Bildurentzat onartezina dela norabait PPkoa izateagatik jotzea baina jasandako kritiken aurrean salatu du "hemen badaudela errefusa edo kondena oso selektiboak: nor den jipoitua, orduan erabakitzen da errefusatzen den ala ez". Salatu du halaber, Ezker Abertzaleari salaketa exijentziak luzatzen dizkieten alderdien helburua ezker subiranistaren posizio politikoak higatzea dela elkarbizitza demokratikoaeraikitzea baino gehiago.