Faktoria
Andoni Ortuzar
Ortuzar: "Lurraldetasun auzia konpontzeko: aitortza, aldebikotasuna eta bermeak"
Mikel Rotaetxe | EITB Media
Indultuak abiapuntu ona direla esan du "Faktoria"n Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak, eta burujabetzarako bidea urratsez urrats eta adostasunez egitea hobetsi du, Katalunian zein Euskadin.
-
Andoni Ortuzar
24:38 min
Kataluniako bederatzi presoen indultuak albiste ontzat jo ditu Euskadi Irratiko "Faktoria"n Andoni Ortuzar EAJko EBBren presidenteak, eta gogoan izan ditu lagun min dituen Josep Rull, Jordi Turull eta Joaquim Forn. Presorik ez egotea "abiapuntu ona" dela uste du, eta elkarrizketari ekiteko garaia heldu dela, EAJren bitartekaritza baztertuta. Independentziazaleen helburuak urratsez urrats eta adostasunez lor daitezkeela uste du, eta hiruko konponbidearen alde egin du, Katalunia zein Euskadirako: "Nazio aitortza, errespetuzko aldebikotasuna eta berme politikoak". Aurretik, bi urte dituztela gogoratu du jeltzaleen buruak (2023ko hauteskundeen arteko denbora, hain zuzen), eta "ikusteke" dagoela ze jarrera izango duen aurrerantzean Espainiako gobernuak.
Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Ortuzarrek "adostasun zabala" eskatu du autogobernu lantaldean estatus berria adosteko. Gernikako estatutuaren sinatzaileez gain, ezker abertzalea nahi du akordioan, baina baztertu egin du alde bakarreko bidea: "Legearen barruan egin daitekeena egingo dugu, eta, paraleloan, legea aldatzen saiatu, posible ez den hori egiteko". EH Bilduren aurka gogor egin du EAJren presidenteak, "guda totalean" egotea egotzi diio, eta "gutxiengoaren nahia" ezarri nahi izatea.
Espainia eta Nafarroako gobernuez
Ortuzarrek onartu du "keztatuta" eta "deseroso" dagoela Pedro Sanchezen jarrera tarteko, agindutako konpromisoak "astiro" doazelako, baina EAJren sostengua berretsi dio, "ez dagoelako beste alternatibarik". Aurkakoa adierazi du Unidas Podemosen inguruan, harremanek "hobera" egin dutelako Yolanda Diazek Pabl Iglesias ordezkatu duenetik. Eta, azkenik, Nafarroaz, jeltzaleen buruak aitortu du "desoroso" daudela Maria Txibirek euskararekiko duen jarrera tarteko, baina, Madrilen bezala, Iruñean ere, ez dagoela beste gobernu aukerarik.