Itxi

Faktoria

Zaballako espetxea

Esti Armentia, Zaballako psikologoa: "Ratioa onartezina da, preso asko daude (640) eta hiru psikiatra"

Espetxe-kudeaketaren transferentzia betean "ilusiotik desengainura" pasa direla aitortu du Esti Armentia psikologoak: "Jaurlaritzaren proposamenak langileon lan baldintzak okertzen ditu".

  • Esti Armentia

    Esti Armentia

    5:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zaballako presoen buru-osasunaz, arretaz eta profesionalen lan baldintzez hitz egin dugu Faktorian Esti Armentia espetxeko psikologoarekin. Presoen %4k buru-osasuneko arazoak dituela azaldu digu, baina arazo larriena nortasun nahasmena dela: "Buru-arazoetarako baditugu botika eta baliabideak, baina, presoen artean, %20-40k dute nortasun nahasmena, eta horiek zailagoak dira artatzen". Kasu gehienak "kaletik datozela" dio, baina espetxeko giroa ez dela lagungarria. 

Azken urteetan baliabideek hobera egin dutela uste du Armentiak, baina lan-baldintzak hobetzetik urrun daudela: "Ratioa onartezina da, preso asko daude [640] eta hiru psikiatra". Espetxe-kudeaketaren eskumena Madrildik Gasteizera eramatea "onuragarria" izatea espero du, baina aitortu du abiapuntua ez dela ona izan: "Jaurlaritzak sindikatuei egin dieten proposamenak lan-baldintzak okertzen ditu, desengainatuta gaude".