Itxi

Faktoria

Legebiltzarreko osoko bilkura

Tejeria: "Pandemia-ostea etorriko da, eta Eusko Legebiltzarrak hor behar du"

Mikel Rotaetxe | EITb Media

Legealdiko bigarren urte politikoak "normaltasun printzak" izatea espero du Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak, lan-martxari bultzada ematea eta akordio zabalak erdiestea. Autogobernuaz, mahaiburuak esan du izurriteak agerian utzi duela "autogobernu indartsu baten premia".

  • Bakartxo Tejeria

    Bakartxo Tejeria

    9:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pandemia-aroko bigarren legealdi-urteak "normaltasun printzak" izatea espero du Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak. Euskadi Irratiko "Faktoria"n azaldu duenez, musukoei, segurtasun-neurriei eta telelanari eutsita ere, Gasteizko ganberan espero dituzte 75 legebiltzarkideak. Izurriteak ekarritako lan-mekanismo berriei eutsiko diete, eta ez dago argi noiz irekio dituzten ateak herritarrak Legebiltzarra bisitatu dezaten, baina konpromisoari eutsi dio: "Politika eta jardun politikoa jendearengana gerturatu nahi dugu".

Legebiltzarreko agendari dagokionez, Tejeriak espero du pandemia-osteak "aukera berriak" ekartzea. Lan-martxa bizkorra espero du, gainera: "Hamabost lege daude tramitazioan, eta ponentziak abian jarriko ditugu". EAJ eta PSE-EEren gehiengoak tramitazioa errazten duela onartuta, Tejeriak esan du "horrek ez duela esan nahi oposizioarekiko akordioak bilatuko ez direnik".

Autogobernu-lantaldea atzera sortzeko aukeraz galdetuta, mahaiburuak dio "adostasunerako aukerak borondatearen araberakoak direla", baina ez du zalantza izpirik adierazi: "pandemiak agerian utzi du autogobernu indartsu baten premia dagoela, ikusi dugu zertarako gai izan garen eta ze hutsune dauden".