Faktoria
Donostiako 69.Zinemaldia
Joxean Fernandez: "Zinemaldiak sorpresa on gehiago utziko dizkigu datozen egunetan"
OIhane Yustos | EITb Media
Donostiako Zinemaldiko zuzendaritza taldeko Joxean Fernandezek nazioarteko izar gehiago izango direla iragarri du.
-
Joxean Fernandez, Euskal Filmtegiko zuzendaria eta Donostiako zinemaldiko zuzendaritzako kidea
25:46 min
Etorriko diren egunetan "sorpresa onak" izango dira, nazioarteko izar gehiago. Joxean Fernandez Donostiako zinemaldiko zuzendaritza taldeko kideak jaialdia hasi baino 13 ordu lehenago "Faktoria" albistegian egin duen iragarpena da. Pandemia betean egin arren, neurriak zertxobait arindu dira eta horrek ekarri du aurreko urtean baino pelikula, gonbidatu eta ikusle gehiago izango direla. Pilaketarik gabe alfonbra gorrian baina, zinemaldiak ikusleekin duen harreman berezia gordeko du. Fernandezen arabera, "Zinemaldiak ikusleekin duena osmosia, eta hori ez da askotan gertatzen. Cannes-en adibidez, ez da gertatzen".
Polemikak
Hasi aurreko polemikez josita dator zinemaldia: Johnny Depp aktoreari emango dioten Donostia sariarengatik eta interpretazio onenaren saria emango dutelako lehen aldiz, sari bakarra, generoak bereiztu gabe. Fernandezen ustez "gehiegi hitz egin da Depp-en sariaz, Zinemaldian eztabaidak sortzen dira eta hori da Zinemaldiak oihartzun sozial handia duelako". Baina, berriz ere defendatu du aktore amerikarrak jasoko duen oroitarria: "gure zinemaldia feminista da, nola ez. Baina, bergizarteratzeko eskubidea defendatzen dugu eta printzipio horiekin guztia bateragarria egin behar dugula".
Zzinema aretoak Zinemaldirako prestatzen
Zinemaldietako filmak eskainiko dituzten aretoak, zine jaialdirako prestatzen hasiak dira. SADE sareak Donostian dituen hiru zinema-aretoak (TRUEBA, PRINCIPE eta ANTIGUO BERRI) hainbat saileko pelikulak eskainiko dituzte. % 60ko edukierarekin datoz aurten zinemak eta gehiagoren esperoan. Iñaki Elorza, SADEko zuzendariak Faktorian esan du 'urrirarako %ko 70-75eko edukiera nahiko ezinbestekoa izango da, orduan dator filmen kolpe handiena'. LABI aholku batzordeko zientzialariei zuzendu die eskaria, irailaren 17ko bilerak kulturarako berrikuntzarik ekarriko ez duela uste baitu. Bitartean, zinemaldirako 'gelak, kartelak eta azpiegitura' prest dute eta aurten berrikuntza izango da: "eserlekuen artean aulki hutsak izango dira, zintaz itxita, inor ez dadin ez dagokion tokian eseri".