Faktoria
Estuasuneko sukaldaritza
Kultuko gazta-tarta bat prestatzeko errezeta
Iker Markinez sukaldariak aitortu digu modako azkenburukoa dela gazta-tarta, eta gonbidatuak txundituta uzteko moduko errezeta proposatu digu.
-
Gazta-tarta
12:25 min
Modako postrea da gazta-tarta, eta Iker Markinez Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariak "Faktoria"n aitortu digunez, bezero asko haren zain-zain izaten dira azkenburukoen zerrenda irakurtzean. Leku askotan ikonikoak ere bihurtu dira eta jendeak konparazio-eskalak egiten ditu. Gure inguruan, bik dute berebiziko ospea: Donostiako La Viña tabernakoak eta Hilario Arbelaitzen Zuberoa jatetxekoak.
Markinezek kultuko gazta-tarta prestatzeko errezeta azaldu digu, edozein gonbidatu txunditzeko modukoa:
Osagaiak
-400 gr maskarpone gazta
-2 arrautza oso
-2 gorringo
-2 azukre goilarakada
-Basokada 1 esne (250 cl)
-Maizena edo irin goilarakada 1
Prestaketa
Esnea irakin, azukrea, gorringoak eta maizena/irina gehitu, ongi nahastu eta 2-3 minutuz elkarrekin irakin, krema fin bat osatu arte. Krema epeltzean, gehitu maskarponea eta arrautzak. Ongi irabiatu guztia. Labean sartu gaileta oinarri baten gainean edo, nahiago izanez gero, sukaldeko paperaren gainean edo silikonazko ontzi batean sartuta. 160 gadutan, 40 minutuz. Atera eta 2 orduz hozten utzi moztu aurretik.