Faktoria
Gasteizko hilketa matxista
Landaida: "Ez da bakarrik Gasteizko emakume horri gertatu zaiona, gizarte moduan egiturazko arazoa dugu"
OIhane Yustos | EITb MEdia
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak gizartearen inplikazio eta jarrera aktiboagoa eskatu du, atzo Gasteizko Sansomendi auzoan izandako hilketa matxistari lotuta, gizartea "anestesiatzea" ekiditeko eta berdintasunean oinarritutako gizartea lortzeko.
-
Gasteizko hilketa matxista
4:14 min
Asteartean Gasteizko Sansomendi auzoan izan den hilketa matxista salatzeko eguna da, urriak 13. Eguerdian gasteizko Udalak deituta eta arratsaldeko 19:00etan Bilgune Feministaren ekimenez, herritarrak protestara ateratzekoak dira. Hain zuzen, gizartearen "inplikazio eta jarrera aktiboagoa" eskatu du "Faktoria"n, Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak. "Ez da bakarrik, emakume konkretu horri gertatzen zaion zerbait, gizarte moduan dugun egiturazko arazoa da".
Arriskua ikusten du horrelako hilketa bata bestearen atzetik gertatzen badira, gizartea ohitzea, "anestesiatzea". "Hori da ekidin behar duguna" esan du Landaidak, argi izan behar da "guztiok zerbait egin behar dugula berdintasunean oinarritutako gizartea lortzeko".